Bizkaiko Tutoretza Erakundearen ekonomi bitartekoek eta ondasunek honakook izango dituzte zati.
- Gizartekintza Sailaren bitartez Bizkaiko Foru Aldundi txitgorenaren Aurrekontu Orokorretan urtero esleitzen zaizkion trans-ferentziak.
- Pertsona fisikoek edo juridikoek, publikoek edo pribatuek, hari ematen dizkioten diru-laguntzak, borondatezko ekarpenak, dohaintzak, jaraunspenak eta legatuak.
- Haren ondarea osatzen duten ondasunak eta baloreak eta haren ondasunen emaitzak, errentak edo korrituak.
- Haren jardueren ondorioz sortzen diren sarrerak eta Kode Zibilaren 274. artikuluan ezarritako ordainsariak.
Bizkaiko Tutoretza Erakundeak urtero egingo du bere jardueren ekonomi aurreikuspenei eta finantza-egoerei buruzko bere Aurrekontua, ekitaldi bakoitzeko azken hiruhilekoan, hurrengo ekitaldiari begira.
Halaber, Bizkaiko Tutoretza Erakundeak egingo diren finantzaketa, inbertsio eta jarduketa programak egin beharko ditu.