Tutoretza-erakunde hau sortzea dakarten inguruabarrak Beste Autonomia Erkidego batzuetan organo berdinak edo oso antzekoak sortu baino lehen zeudenen berdinak edo antzekoak dira. Besteak beste, antolakuntza-aldaketa bultzatu zuten honako zergatiok aipa daitezke:
- Tutoretzei buruzko foru legeriaren garapen urria. Izan ere, hura kudeaketarako agindu edo gomendio hutsa da, garapen-mekanismoen azalpen eta estaldura juridiko-ekonomikorik gabekoa.
- Proposamenik eza eta nahikoa ez den antolakuntza-egitura, baita herri botereak nahiko beharrezko bitartekorik ez izatea oinarri hartuta tutoretza burutzea alde batera laga ezina, pertsona pribatuekin gertatzen ez den bezala.
Zergati horrengatiko zuribiderik azaldu ezinaren oinarri juridikoa Konstituzioaren 49. artikuluan dago. Artikulu horretan funtziook herri zerbitzutzat hartuta daude.
- Administrazio Zuzenbidearen menpean dauden Herri Erakundeen nekea eta zurruntasuna, eta herri zerbitzu honi bere gizarte funtzioa betetzeko bitarteko eraginkorragoak eman beharra. Bitarteko horien bitartez, berehala erantzun lekioke erabakiak azkar eta eragingarritasun handiagoz hartzeko prestatutako egitura malguagoa jasotzeari.
- Talde hori osatzen duten pertsonen kopurua nabarmen handiagotu da azken urteotan, eta handi-handia izan liteke.